CS Unplugged: Pentsamendu Konputazionala hezkuntzan
CS Unplugged da, Tim Bell-ek Canterbury Unibertsitateko irakasleak sortutako programa, pentsamendu konputazionala eta informatika kontzeptuak irakasteko baliabide interaktiboen bilduma.
Programa hori programazioaren oinarrizko kontzeptuak eta informatika pentsamendua modu entretenigarri eta eskuragarrian irakasteko diseinatuta dago, ordenagailuak erabili gabe. Horrek irakasleei eta ikasleei programazioaren oinarrizko printzipioak ulertzen laguntzen die, jarduera praktikoen bidez.
Programaren helburuak:
Pentsamendu Konputazionalaren ulermena garatzea: CS Unplugged-ek ikasleei pentsamendu konputazionala ulertzen eta aplikatzen laguntzen die, eguneroko arazoak konpontzeko trebetasunak garatuz. Adibidez, algoritmoen diseinua, datuen errepresentazioa, eta arazoen zati txikiagotan banatzea bezalako kontzeptuak lantzen dira.
Jarduera interaktiboak eta dibertigarriak: Programak hainbat jarduera praktiko eta interaktibo eskaintzen ditu, ikasleek modu praktikoan ikas dezaten. Jarduera hauek, besteak beste, kartak, puzzleak, eta taldeko jokoak dira eta horiek erabiliz, ikasleek konputazioaren oinarriak modu entretenigarrian ikasten dituzte.
Irakasleentzako baliabideak: CS Unplugged-ek irakasleei doako baliabideak eskaintzen dizkie, PK ikasgelan integratzeko. Baliabide hauek gidak, bideo tutoretzak, eta material didaktikoak barne hartzen dituzte, irakasleek jarduerak erraz eta eraginkortasunez inplementatu ahal izateko.
Tim Bell-en lana eta eragina
Tim Bell-en lanak mundu osoan eragina izan du, eta irakasle askok bere metodoak eta baliabideak erabili dituzte ikasleak PK-ra hurbiltzeko.
Bell-en lana eta CS Unplugged programa hainbat sariz eta aitorpen internazionalez sarituak izan dira, eta irakasleen prestakuntzan eta ikasleen hezkuntzan eragin nabarmena izan dute.
Bere web-orrian sartu eta dituzten proposamenak irakurtzeko gomendatzen dizugu. On egin!