Micro:bit Recursos_1 duen edukia.

Pertsonak zenbatuz

Fecha: 14/07/2025

Ikasketa egoera honetan, ezagutza matematikoak micro:bit baten programazioarekin uztartuko ditugu espazio publikoetako edukiera kontrolatzeko arazoari irtenbide praktiko bat diseinatzeko.

  1. Edukiera (aforo) kontzeptua eta eguneroko bizitzako egoerekin duen erlazioa ulertzea.
  2. Espazio baten edukiera nola kalkulatzen den ulertzea hainbat faktore kontuan hartuta (dentsitateak, eremu erabilgarriak, araudia).
  3. Testuinguru praktikoetan proportzionaltasuna, ehunekoak eta geometria bezalako kontzeptu matematikoak aplikatzea, edukierak ekitaldi baten bideragarritasun ekonomikoan nola eragiten duen hausnartzea barne.
  4. Irtenbide teknologiko bat diseinatu eta programatu mikro:bit bat erabiliz, sarrerak eta irteerak zenbatzeko.
  5. Segurtasuna bermatzeko edukiera maximoa errespetatzearen garrantziaz hausnartzea.
  6. Ekitaldi baten bideragarritasun ekonomikoan edukierak eta lotutako kostuek nola eragiten duten aztertzea.

JARDUERA 

Ikasgelako tenperatura neurketa Micro:Bit txartelarekin

Fecha: 14/07/2025

Proposamen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. edo 2. mailan kokatzen da, eta programatzeko aginduak erabiltzen trebatuko dira ikasleak, sentsoreen eta eragingailuen erabileran, besteak beste. Hasieran, eremu birtualean programatuko da eta ondoren, eremu errealera eramango da Micro:Bit txartela erabiliz. 

Ikasgelako tenperatura eztabaida-iturri izaten da askotan: batzuek bero egiten duela diote eta beste batzuek, berriz, hotza egiten duela. Legedian arakatuta, gelako tenperatura egokia 17º eta 27º C artekoa dela ikusi daiteke. Eztabaidatzen jarraitu aurretik, gelako tenperatura neurtuko duen gailu bat eraiki eta gelakideen aurrean aurkeztuko dute ikasleek.

Horretarako, Micro:Bit txartelak txertatua duen tenperatura sentsoreaz baliatuko dira.

JARDUERA

Sistema bitarra eta Microbita

Fecha: 10/07/2025

DBHko 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzat sistema bitarra ulertzeko Micro:bit-arekin hainbat proposamen egingo dira. Sistema bitarra elektronika digitalaren eta informatikaren oinarrian dago eta Boole-ren aljebran sartzen lagunduko digu.

Eguneroko bizitzan sistema hamartarra barneratuta dugu eta berarekin batzen, kentzen, ... ikasi dugu. Bitarrekin modu berean lan egin daiteke eta Micro:bit-a erabiliko dugu eragiketa horietan laguntzeko.

Bat edo bi offline saio eta ordenagailudun lau bat saio proposatzen dira.

JARDUERA 

Kontagailua Micro:Bit txartelarekin

Fecha: 01/07/2025

Baliabide honen bidez programatzeko aldagaiak erabiltzen trebatuko zarete. Hasieran, eremu birtualean programatuko duzue eta ondoren, algoritmoa eremu errealera eramango da Micro:Bit txartela erabiliz. 

Pilota partidu bat antolatu duzue herrian. Micro:Bit txartela erabilita, partidurako bi kontagailu eraikiko dituzue:

  1. Pilotalekuko aforoaren kontrola eramateko kontagailua.
  2. Partiduko markagailu digitala.

Horretarako, txartelak uneoro datu batzuk gorde beharko dituenez, programatzerako orduan aldagaiak erabili beharko dituzue. 

  • Aldagai bakarrarekin pilotalekuan uneoro dagoen pertsona kopurua zenbatu ahalko duzue.
  • Pilota partiduko markagailua programatzeko aldagai gehiago erabili beharko dituzue.

JARDUERA 

Jolas dezagun Harri, orri edo ar-era Micro:Bit-ekin!

Fecha: 01/07/2025

Ikaskuntza-egoera honen helburu nagusia ikasleak oinarrizko programazioan sartzea eta arazo teknologikoak konpontzea da, Micro: Bit plaka eta MakeCode plataforma erabiliz. Elkarlanaren bidez, ikasleek bi jolas tradizional garatuko dituzte: "Aurpegia edo gurutzea" eta "Harria, orri edo ar".

JARDUERA 

Houston arazo bat daukagu

Fecha: 01/07/2025

Ikaskuntza-egoera honetako misioak gauzatuz, ikasleek Esne Bideko planeten ezaugarriak identifikatu, planetek espazioan egiten dituzten mugimenduak barneratu eta gure planetari eragiten dioten hainbat fenomeno fisiko bereiziko dituzte. 

Ikaskuntza-egoera horrek erronka bat proposatzen du, eta erronka hori misio espazial baten testuinguruan kokatzen da, non ikasleek NASAko astronauten eta ingeniarien rola hartuko duten. Gainera, arazo teknikoak konponduko dituzten robotak diseinatu, eraiki eta programatuko dituzte. 

Ikasleek taldeka lan egingo dute arazoak identifikatzeko, soluzio teknologikoak garatzeko eta diseinuak modu iteratiboan hobetzeko, akatsetik ikasiz. Proiektu honen helburua ikasleek bizitzan zehar ikasten jarraitzeko trebetasunak garatzea da, ezagutzak ematen digun konfiantzatik abiatuta. 

Programazio eta robotika proiektu kolektibo honetan parte hartzeak aukera emango die kulturak aro digitalean ematen dizkigun aukerak aprobetxatzeko, onurak eta arriskuak ebaluatuz, ingurunea hobetzen lagunduko duen erabilera arduratsua egiteko.

JARDUERA 

Esku robotikoa eraikitzea

Fecha: 16/04/2024

 

Jarduera honen helburua ikasleei pentsamendu konputazionala eta robotika lantzeko aukera ematea da, Mikro:bit hardware programagarriko gailu bat erabiliz. Helburu nagusia ikasleen sormena bultzatzea eta programazioaren munduan sartzea da. Oraingo honetan, esku robotiko edo mekaniko bat eraikitzeko erronka egingo zaie.

JARDUERA 

Plaka programagarria eta adimen artifiziala

Fecha: 12/04/2024

Plaka

 

Baliabidea mikro:bit plaka bat ahozko aginduak erabiliz kontrolatzea ahalbidetuko duen sistema bat martxan jartzean datza.  

Horretarako, Teachable Machine erabiliz, soinuaren ikasketa automatikoko eredu bat eraikiko da, ahozko hainbat jarraibide ezagutzeko gai izango dena.  

JARDUERA 

Morse kodea, Beethoven eta Micro:Bit

Fecha: 12/04/2024

Morse Kodea

 

Jarduera honen helburua da ikasleei morse kodea irakastea eta horretarako Micro:bit erabiltzea, haien artean mezu sekretuak bidal ditzaten.

Prestakuntza-plan honetan, maisu-maistrak lehenik eta behin morse kodea zer den azalduko du. Morse kodea mezu sekretuen komunikazio-kode bat da, Samuel Morsek asmatu eta garatu zuena 1835ean, telegrafian erabiltzeko helburuarekin. Mezuak soinuen bidez (laburrak eta luzeak) edo argi-pultsuen bidez (pultsu luzeak edo laburrak) transmiti daitezke.

JARDUERA 

Lenguaia musikala, instrumentuak eta plaka programarria

Fecha: 16/04/2024

Lenguaia musikala

 

Lengoaia musikala eta programaziokoa konbinatzea ikaskuntza-esperientzia aberasgarria eta berritzailea izan daiteke ikasleentzat. BBCren Micro:bit-en webgune ofizialean oinarrituta, proposamen bat aurkezten da, musika-programazio eta -teknologiako tresnak integratzen dituena ikasleek arlo horietan duten ulermena eta trebetasunak hobetzeko.

JARDUERA 

— 10 Items per Page
1 - 10 erakusten 13 emaitzetatik.