Robotika Oihalekin
Jarduera proposamen honekin, Haur Hezkuntzako ikasleek Robotak ( Bee bot edota Blue bot) erabiltzen hasteko aukera dute.
Robot hauek, 15 cm-ko mugimenduak gauzatzen dituzte (aurrera, atzera, ezkerrera, eskuinera) eta mugitzen diren guneak erosiak edota sortuak izan daitezke. Robot hauek lurrean mugitzen dira, erabiltzaileak ematen dizkien aginduak betetzen dituztelarik.