Morse kodea, Beethoven eta Micro:Bit
Jarduera honen helburua da ikasleei morse kodea irakastea eta horretarako Micro:bit erabiltzea, haien artean mezu sekretuak bidal ditzaten.
Prestakuntza-plan honetan, maisu-maistrak lehenik eta behin morse kodea zer den azalduko du. Morse kodea mezu sekretuen komunikazio-kode bat da, Samuel Morsek asmatu eta garatu zuena 1835ean, telegrafian erabiltzeko helburuarekin. Mezuak soinuen bidez (laburrak eta luzeak) edo argi-pultsuen bidez (pultsu luzeak edo laburrak) transmiti daitezke.
Etapak: Lehen Hezkuntza
Tresnak: Micro:bit