Bideojokoen tailerra
"Bideojokoen tailerra" esperientzia ikasleak Scratch eta Mblock programazio-ingurunera ohitzeko erabiltzen den jardueretako bat izan daiteke.
Bideojokoak haurren egunerokotasunaren parte dira, eta garrantzitsua da ulertzea bideojoko baten atzean hura diseinatu, programatu, probatu eta hobetzen duen sortzaile talde bat dagoela, azken erabiltzailearengana iritsi ahal izateko.
Tailerra hainbat saiotan banatzen da, bi bideojokoren programazioari eskainitakoak, Makey Makey plakaren sarrerarena eta joystick baten diseinu eta sorkuntzari buruzkoa.
Tresnak: Arduino