Arduino bidezko zarata-kontrola

Unitate didaktiko honetan, ikasleek bizitzako arazo errealei aurre egiteko gaitasuna garatuko dute. Teknologiaren erabilera arduratsua sustatuz eskola ingurunea hobetzeko proiektu bat egingo dute. Hezkuntzako irakasleek planteatutako benetako arazo bat konpontzea du helburu: gehiegizko zarata geletan. Zarata-kontrolerako gailu bat diseinatu eta eraikitzeko prozesua abiapuntutzat hartuta, hainbat ezagutza eta trebetasun garatuko dituzte: informazio kritikoa bilatu eta hautatzea, talde-lanean jardutea, Arduino plataformaren erabileran trebatzeko oinarriak ulertzea eta programazio algoritmikoa aplikatzea.